Author Archive
Uda honetan hainbat internetzalek eta webguneren artean Martxataborroka jarri genuen martxan. Esperientzia honetatik asko ikasi dugu, batez ere interneten ditugun mugapen eta aukeren inguruan. Orain proiektu berriei ekiteko garaia heldu da eta horregatik geroarte esaten dizuegu irakurle guztiei. Laster izango dituzue berri gehiago, proiektu berriak jaioko dira eta internetetik ere horietara helduko gara.
Donostiako jai herrikoi eta parte hartzaileak helburu zazpigarren urte da piratek abordaia antolatu dutena eta ehunka gaztek eta ez hain gaztek parte hartu dute aurtengoan, “inoiz baino jend egehiago” antolatzaileen arabera. Jai herrikoien aldeko pregoiarekin batera hasi zen abordaia eta hainbat orduz luzatu ostean Txortains taldearekin jarraipena eman zioten Alde Zaharrean.

“Gazte zein heldu, elkarrekin abant!” lelopean, ehunka izan ziren atzo Donostiako uretara bota ziren piratak. Egun guztia baltsak prestatzen igaro zuten pirata askok, baina 17:00etan, ospakizuna lehertu egin zen. Aratz Trecet festetako arduradunak jai herrikoi eta parte-hartzaileen aldeko pregoia irakurri eta txupina jaurti zuen. Abordatzera!
Txupinak Donostiako zeruan eztanda egin zuenerako, pirata guztiak beren baltsetan zeuden, ez zegoen gehiago itxaron beharrik, abordatzeari ekiteko garaia zen, arraunei eragin eta txalupa portutik ateratzeko ordua iritsi zen. Donostiako kaia jendez gainezka zegoen; Kontxako pasealekuan ere ez zegoen itsasora begiratzeko zirrikiturik. Baina txupinarekin batera iritsi ziren pirata askorentzat arazoak. Petardoak lehertu eta berehala ondoratu ziren lehenengo txalupak, portutik ateratzeko aukerarik gabe, asko ziren puzgarriei helduta ur gainean mantentzen saiatzen zirenak ere, bakar batzuk ere baziren beren txalupa galdu zutenak. Baina txaluparik gabe geldituz gero, gauza bakarra egin daiteke: ondokoa abordatu. Horrela, Kontxako badia zeharkatzeari ekin zioten ehunka gaztek.
Egun luzea izan zuten piratek. Lehenengo piratak 08:00etan iritsi ziren kaiara, eta mailu kolpeen artean, beren baltsak prestatzeari ekin zioten. Aurten inoiz baino jende geihagok hartu du parte, 300 baltsatik gora eman zuten izena, eta, horregatik, prestaketak txandaka egin behar izan zituzten.
Goizeko lanak bukatuta, Pasealeku Berrian antolaturiko herri bazkarian berritu zituzten indarrak. Horregatik, arroza eta sagardoa izan zen menuaren oinarria. Han mila lagunetik gora elkartu ziren, arratsaldeko abordatzearen esperoan. Arratsalderako piratek zuten beldur nagusia eguraldia zen. Goizean euria egin zuen Donostian, baina lainoek mehatsu egin arren, ateri eutsi zion. Ekimenarekin leial, pregoia irakurri eta txupinarekin bat itsasoratu ziren piratak.
Musikak alaitutako bide luzea
Kontxarako bidea luze eta neketsua izaten da, eta antolakuntzak badaki hori. Horregatik, aurten ere The Txortains taldearen laguntza izan zuten piratek, kaia eta Kontxa lotzen duen bide luzea egiteko. Musika talde donostiarrak urtero egiten duen moduan, beren musika tresnak hartu, txalupa batera igo eta horren gainean kantan eta dantzan girotu zuen bidea. Atera eta ordubete geroago iritsi ziren Kontxara lehenengo txalupak, uretatik atera, baltsak lepoan hartu eta aldapan gora igo zituzten, gero zakarretara botatzeko.
Baina abordatzea ez zen hor bukatu. Kontxara iristean, The Txortains taldea ere txalupatik jaitsi eta Parte Zaharrera kalejiran eraman zituzten piratak.
Aurten inoiz baino arrakastatsuagoa izan zen abordatzea. Urtez urte hazten ari da jaia, eta hurrengo urtean jende gehiagok parte hartzeaa espero dute antolatzaileek. Zazpi urte atzera, abordatzea lehenengo aldiz egin zutenean, zaila zen sinestea urte gutxiren buruan 300 baltsatik gora hartuko zutela parte. Aurtengo abordatzea bukatu da, baina jada pirata asko daude hurrengo urtean Donostia abordatzeko prest.
Ostirala zen Villabonako herriko jaien azken eguna, baina bertako zinegotzi zen Remi Ayestaranen heriotzaren ondorioz bertan behera geratu ziren gaueko ospakizun guztiak. Horren ordez, herritarrek manifestazio bat burutu zuten Remi Ertzaintzaren errepresioaren ondorioz hil zela salatzeko.
Aste osoan zehar jaia eta alaitasuna Villabonan nagusi izan badira ere, presoen aldeko edozein ikur ezabatzeko gerrak itogarri bihurtu du eguneroko jarduna. Eguna joan eta eguna etorri, herriko kaleetan agertzen ziren herriko kide presoen argazkiak ezabatu, kendu, txikitu edo estali dituzte. Herriaren erantzuna ere argia izan da, eta jaietako egun batean bertan ere ez da falta izan argazkirik herriko kaleetan.

Ostiral eta Larunbatean egitekoak ziren bi ekitaldiren harira ere izan dira hainbat gora-behera. Hasieran Pedraz epaileak legaltzat jo eta bi ekimen hauek baimendu bazituen ere, Audientzia Nazionalak atzera bota zuen erabaki hori eta debekatu egin zituen. Jarrera horren gainetik, hala ere, jende multzo bat elkartu zen Ostiralean Villabonako plazan. Dena den, Ertzaintzaren prensentzia izugarriaren ondorioz, elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki zen. Jai eremuan zeuden Ertzainei hala adierazi zitzaien arren, ez zuten jaramonik egin eta bertan jarraitu zuten.
Momentu horretan izan zuen Remi Ayestaran gazteak Ertzainekin tira-bira. Aste guztian zehar herriak bizitako presio erengabeari Ertzainen jarrera harro eta probokatzailea gehitu zitzaion. Bere lagunen aholkuari jarraituz, Ertzainen probokazioengandik ihes egin nahian aldentzen hasi zenean ondoezik sentitu zen eta konortea galduta lurrera erori zen.
Lekukoek adierazi dutenaren arabera, hainbat pertsona gerturatu ziren Remiri lagundu nahian eta baita zenbait Ertzain ere. Hauen jarrera ordea oztopatzailea izan zen guztiz, laguntza ematera bertaratutako zenbait lagun identifikatuz. Anbulantziak Tolosako Asuntzion Ospitalera eraman zuen baina bertan zendu zen.
Berri txarra jakin bezain laster herriko jaietako ekimenak bertan behera utzi ziren eta herriko tabernak ixtea erabaki zuten. Gaueko 11:00ak aldera manifestazioa burutu zuten gertatutakoa salatzeko. Atzo ere manifestazio jendetsua egin zen eguerdian eta arratsaldean Remiren senide, lagun eta kideek prentsaurrekoa eman zuten geratutakoa azaltzeko. Honekin batera, gaur arratsaldeko 18:00tarako nazio mailako manifestazioa deitu dute.
Uda dantzarako sasoia da, ugariak dira Euskal Herrian zehar antolatzen diren musika jaialdiak. Bizkaiko kostaldeko herri txiki honetan ospatzen den Txapel Reggae ere berezia da.
Aurten, datorren uztailaren 18an burutuko den jaialdira gonbidatzeko, bideo eta kantu berezia paratu dute sarean antolatzaileek.
12.000 lagun EHZ festibaleko lehen egunean, lehen gaua. Giro ona, talde ugari, animazioak, eta jendea hurbildu eta hurbildu. Heleta eta EHZ festibala inoiz ez bezala jendetsu. Giro lasaia Heletako plazan, akanpada lekuetan…
CheckRock Point filma euskarazko azpitutulekien; RAP doinuak dira palestinarren Al Jazeera. EHZ da gure bozgoragailua Heletatik: Herri bat zuzenean.
Manu Chaok hasieratik girotu du Heletako pentze jendetsua. Giroa gora doa, unez une, abestiz abesti…
Azken kantuak hurbildu, eta Fermin Muguruza ere eskenatoki handian. Dub Manifest eta Sarri Sarri. Zapi gorriak zerua du estaltzen.
Lehen gaua, giro ona, jaia, martxa, borroka. Ipar Euskal Herrian atxilotu dituzten gazteetarik batzuk hemen dira berriz ere, gure artean, lanean. Bitartean Eneko, Ibai eta Gilen Parisen dira, poliziaren eskuetan… jendeak pegatak soinean, haien askatasuna aldarrikatzen.

Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko aipatu dute Fermin Muguruza eta Safaa Arapiyat rap abeslari palestinarrak Heletan berean.
Gaur hasten da Euskal Herriko musika jaialdirik alternatiboena, handiena, partehartzaileena, zuzeneko musika, zuzeneko ekitaldiak, zinema, jai giroa, kirolak, hizkuntza, kultura, jendea….. Heleta Euskal Herriko musikaren hiriburua bilakatuko da astebetez.
Ipar Euskal Herriko jaialdi honetan, milaka lagun batuko dira hiru egunetan zehar.
Auzolanean, herritarrek antolatutako jaialdia da EHZ.

Egunak daramatzate muntaketan, hilabeteak antolaketan. Hiru egun orain aurretik; musika gaua, argiak, jaia eta ezustekoak.
Giro ederra, zinez ederra orain arte izan dena bederen.

Jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera dago Internetetik.
EHZ zuzenean
Iruñean San Ferminetan euskaraz bizitzeko aukera ere badago. Hauek dira AEKk antolatu dituen ekimenak:
- Ekainaren 30ean, asteartean, TOPA FOLK , 8etan Onkixin Tabernan
- Uztailaren 3an, ostiralean, MUSIKA ZUZENEAN: GARABI (Zarautzekoak) 19:30ean Depor Tabernan.
AEK PLANAK SAN FERMINETAN
- Uztailaren 9an, ostegunean, AEK BAZKARIA Errekoletak kalean: 14 euro.eman izena lehenbailehen.
- Beste egun batean, gauean, uztailaren 13an ziurrenik, PILOTA PARTIDA ikustera joanen gara elkarrekin.
(plan hauetan izena emateko bidali mezu bat lehenbailehen donibane@aek.org helbidera izena eta telefonoa gehituz)




