Archive for the Category »Jaiak «
Uda honetan hainbat internetzalek eta webguneren artean Martxataborroka jarri genuen martxan. Esperientzia honetatik asko ikasi dugu, batez ere interneten ditugun mugapen eta aukeren inguruan. Orain proiektu berriei ekiteko garaia heldu da eta horregatik geroarte esaten dizuegu irakurle guztiei. Laster izango dituzue berri gehiago, proiektu berriak jaioko dira eta internetetik ere horietara helduko gara.
Altsasuko Jaiak hasi dira, inoiz baino lehenago, gainera. Izan ere aurten jaiak ohikoa den 13an hasi beharrean ostegunez hasi baitira, hilaren 10ean. Lehenengo eguna jairako ez ezik gure artean ez daudenak gogoratzeko izan ohi da, baina urte honetan ez dute baimendu txoznetan Sakanako presoen argazkiak jartzea. Hori dela eta argazki erraldoiak itsasi ziren herriko hainbat lekutan, presoen aldeko brindisa egin aurretik. Ondoren herri bazkari bat ere egin zen Iortian dagoen herri-karpan.
Baina gauean jaia egin dutenek gaur ez dituzte argazkiak ikusi, izan ere goizean goiz udaleko langileek argazkiak kendu eta hainbat margoketa ere ezabatu dituzte. Euren argudioa poliziak kendu ezean sartuko zirela. Baina hori ez da izan sorpresa bakarra: udalak jarritako ikurrinak ere desagertu dira, Nafarroako banderak baino ez dituztelarik utzi herriko faroletan.
Nafarroa Baik ez du oraindik argitu zergatik kendu dituzten argazkiak ez zein izan den ikurriñak kentzeko arrazoia, baina horrela Altsasuko euskalduntasuna eta presoen oroitzapenarekin bukatuko dutela uste badute jai dute!
Zizurko Txosna Batzordearen oharra:
Pasa den ostegunean Zizurko udaletxean eginiko udal batzarrean Zizurko jaiak eztabaidagai izan ziren eta egitarau ofizialaren zein txosnen baimenak onartu edo ezeztatzeko unea izan zen. Osteguneko udalbatzarra bi faktorek baldintztau zuten bereziki:
1. Betidanik udal batzarreko puntu bakarra ziren jaiak zeinean egitarau ofiziala eta txosnen baimenak barnebiltzen ziren. Hau da, egitaraua zein txosnak pakete bakarra osatzen zuten eta zinegotziek pakete osoaren alde/kontra bozkatzen zuten. Aurten ordea NaBai-k erabaki du pakete hori bitan banatzea, eta hala,jaietako egitarau ofiziala eta txosnen baimenak modu independientean bozkatu ziren. Txosna Batzordearen iritziz hau oso prezedente okerra da, lehengo jaien pakete osoa hautsi eta hemendik aurrera udaletxeak antolatutako jai ofizialak eta jai herrikoi eta parte hartzaileak bultzatzen dituen txosna gunearen baimenak bereizi direlako. Bi jai-ereduak eztabaidagai ezberdin gisa kokatuz hemendik aurrera posible da batak aurrera egitea eta besteak ez, jaien aniztasun eta aberastasuna arriskuan jarriz, eta noski, herritarron parte hartzea eta txosna batzordea bezalako erabaki guneak kolokan jarriz.
2. 2008ko jaiak arte alderdi politiko guztiek jaien pakete osoaren alde bozkatu du, egitarau ofizialak zein txona guneak aurrera eginez. 2008an aldiz UPNk aurka bozkatu zuen eta erabaki hori justifikatzeko egitarau ofizialetik prozesio bat kendu zutela eta hainbat txosna ez zituztela begi onez ikusten argudiatu zuen. Hala ere gainerako alderdien aldkeo bozkarekin egitarau zein txosna guneak aurrera egin zuten. Aurten ordea PSN jokoan sartu da. Pasaden ikasturtetik aurrera kultur eragileen proposamen guztien aurrean PSN abstenitu egin da eta txosnen aferan ere hala egin zuen kultur patronatuan. Patronatuan ordea kultur eragileen ordezkarien bozkei esker txosna guneka aurrera egin zuen. Baina udalbatzarrean kultur eragileen ordezkariek ez dute bozkarik eta UPNren aurkako botoekin batera PSNren abstentzioak txosna gunea beimenik gabe geratzea ekarriko zuen.
Laburrean bada ere PSNren abstentzio joera hau azaltzea merezi du. Pasaden ikasturtean Juventudes Socialistas-ek udaletxean kultur eragile talde bezala inskribatu nahi izan zen baina Nafarroako gobernuan eragile politiko bezal ainskribatuta dagoenez udaletxeak eskakizuna ezeztatu zion. Horren aurrean PSNk kultur eragile bezala inskribatu ahal izateko irizpideak errebisatzeko eskatu zuen eta ordutik aurrera kultur eragileen proposamen guztien aurrean abstenitzeari ekin zion. Txosna Batzordetik gogor kritikatu nahi dugu jarrera hau, izan ere Juventudes Socialistas inskribatu ezin izatea Zizurko gainerako kultur eragileoi ordainarazi nahi digulako. Hau al da Zizurko kulturari egin nahi dion mesedea?
Egoera honen larritasunaren aurrean pasaden asteko udal batzarra baino egun batzuk lehenago Zizurko kultur eragileen ordezkariek PSNrekin bildu ziren. PSNri azaldu zioten txosna guneak jaiei egiten dien ekarpen baikorra, jaiak anitzago eta aberatsagoak bihurtuz, eta gainer apasaden urtean kexarik egon ez zela gogoratu zioten. Horrekin batera azaldu zioten kultur patronatuak onartutako baimen batzuen aurrean ez zutela ulertzen PSNren abstentzioa, herritarren erabakigune baten erabaki onetsi beharko lukeela ohartaraziz. Beraz haren abstentzioak Txosna gunea arriskuan jartzen zuela azpimarratuta best eurteetan egin duen bezala Txosna gunearen alde bozkatzeko eskatu zioten kultura eragileen ordezkariek. Bilera bukatuta PSNk bere bozka birplanteatuko zuela adierazi zien.
Egoera honetan iritsi ginen osteguneko udalbatzarrera, beldur eta merfidantza dosi handien artean bizi izan genuena. Hala ere PSNk bere jarrera hausnartu eta txosnen ald ebozkatu zuen azkenean, eta ondorioz, aurten ere Zizurko Txosna gunea bere horretan mantenduko da, hamarnaka jarduera eskainiz eta ehunka zizurtarren bilgune izanez.
Hala ere Txosna Batzordetik ez dugu ahaztu nahi egoera honek datozen urteetan suposatzen duen arriskua, hemendik aurrera jaien egitarau ofiziala eta txosna gunearen baimena bereizita onartzeak arrisku handia suposatzen duelako, hare gehiago ikusita Iruñerrian jai herrikoiek bizi duten egoera latza. Adibideak sobera dira: Gora Iruñearen karpa, Barañaingo jaiak, sanferminetako zein auzoetako jaietako txosnak… Beraz aurrerantzean ere jai herrikoi eta parte hartzaileen alde lan egiteko asmo irmoa adierazi nahi dugu, eskubidea baitugu gure jaiak nolakoak diren erabakitzeko eta horrela izan delako azken hamarkada luzeetan. Eta udal oztopoen gainetik ere hala izaten jarraituko du.
JAIAK HERRITIK ETA HERRIARENTZAT!
Iritzia: Fede de los Ríos
Cuando el personal quiere diversión, los miserables, como aburridos que son, intentan impedírselo. Si los miserables detentan el poder que otorga el Estado; utilizarán los cuerpos armados a su servicio para conseguirlo. Así, de repente se cuelan en las fiestas populares esos sujetos con aspecto de humanos ataviados con uniformes de varios colores cuya sola diversión, por llamarla de alguna manera, es acudir diariamente al gimnasio como forma sustitutiva a un complejo de castración tanto física como intelectual.
Ellos cumplen órdenes: golpean. Es lo único que sus pobres cerebros pueden ordenar a su atlético cuerpo. Golpean al que manifiesta su alegría de forma no oficial porque dichas manifestaciones, que siempre les resultan sospechosas, devienen ilegales por la gracia de unos togados faltos de la misma que aplican aquello de «para el amigo el favor y para el enemigo la justicia».
Ahora dicen que la presencia de fotografías de presos en lugares de diversión resultan, por sí solas, apología del terrorismo. Lo dicen gentes que sus despachos, sedes y cuarteles los presiden retratos de un Borbón que puso Franco al lado de una bandera, la monárquica rojigualda: símbolo de un alzamiento militar que se cobró la vida de cientos de miles de personas.
Hay que joderse con los demócratas de mierda.
No les gusta Sonia Polo, la txupinera elegida por los organismos populares, los que elevaron la Aste Nagusia a la categoría de fiesta. A buen seguro preferirían a Basagoiti con peineta y mantilla de encaje y seda negra a lo doña Leocadia Zorrilla. Los del PPSE no acudirán al txupinazo. El apenado pueblo lo sobrellevará.
En Nafarroa, como parece que aquí siempre sea «y dos huevos duros más», el juez que fuera director de Justicia de los gobiernos de Eduardo Zaplana en la Generalitat Valenciana quiere cerrar dos bares porque en su interior se muestran retratos de presos. Al parecer, como lo de Guantánamo y Ellacuría en El Salvador le viene un poquito grande por aquello del Imperio, más fácil para el estrellato le resultan unas fotografías.
Todo bar es un espacio público, pero no de obligada visita para la ciudadanía. Quien no quiera entrar no entra. Es así de sencillo. Pero no es eso, no. Se trata de ahogar la disidencia en cualesquiera de sus formas; una mala política que siempre produce lo contrario a lo buscado.
No tienen, al parecer, los jueces y los policías españoles delitos que perseguir. ¿Acaso no garantiza la constitución española el derecho al trabajo, a remuneración suficiente, a una distribución de la renta más equitativa, a una política orientada al pleno empleo, a una vivienda digna y adecuada y a impedir la especulación con el suelo? ¿No ha existido irregularidad alguna en el comportamiento de ningún banquero en la actual crisis? ¿Ninguna corrupción punible? Más de cuatro millones en el paro; los ricos cada vez más ricos, los pobres cada vez más pobres; la vivienda un lujo asiático y ningún detenido, nadie llamado a declarar. Curiosa la justicia impartida por los jueces.
Branka.biz eta Kaosenlared.net
La estrategia de tensión y los intentos de boikot de PSOE y PP han causado el efecto contrario.
Miles de personas han participado esta tarde en el txupin que ha dado comienzo a la Aste Nagusia. El linchamiento de los citados partidos, así como las amenazas de muerte recibidas por la txupinera de parte del entorno de las mencionadas formaciones, han empujado a la ciudadanía a arropar de forma masiva a Sonia Polo y al pregonero así como a defender el modelo festivo popular y participativo en peligro tras los continuos ataques de PSOE y PP.

Gora Mari Jaia!
La plaza del Arriaga se ha quedado pequeña en un txupin en los gritos “txupinera aurrera” han sido una constante. No faltaba nadie, salvo los revienta fiestas del PSOE y PP. PSOE y PP se han quedado solos en su intento de boikotear y condicionar la Aste Nagusia. Las muestras de solidaridad para con Sonia Polo, amenazada de muerte por “desconocidos” , han sido una constante. El pregón ha sido leido por Joseba Solozabal.
Iturria: Koska irratia eta ukberri.net
Azken urteotako txupinazorik jendetsuenean parte hartu eta Aste Nagusia den eromen kolektiboan erori baino ordu batzuk lehenago “bai bilbotarra, bai sopeloztarra” den Sonia Polo aurtengo Aste Nagusiko txupinerak elkarrizketa egiteko hartu gaitu. UKBERRI.NETen eta Koska irratian hamaika ikusteko jaioak garenez, Eguzkizaleen kideak txosna barrura gonbidatu gaitu, itzalpera, eguzkitik eta berotasunetik ihesi. Umoretsu, konpartsakideen bizitzaz, txupineraren agenda estuaz, zezenketaz, ekologiaz eta, batez ere, orain dela hogei urte maitemindu zuen hiriaren bizitasunaz eta jai eredu herrikoi eta parte hartzaileaz mintzo zaigu. Intimitatea gorde gurean ez digu anekdotarik kontatu baina guk beste iturrietan edandakoak azaldu dizkiogu. Kontu ilunak ere aipagai izan ditu, bere iritziz PPk eta PSE-EEk bere aurka egindako kanpainaren “benetako helburua jai herrikoien ereduarekin” amaitzea dela tarteko. Horren aurrean agertu diren guztiei bere ezker ona azaldu die. Bestalde, “galduren bat baldin badago Aste Nagusia ezagutzen ez duena, etortzeko eta murgiltzeko” deia eta gonbitea bota ditu.





