Archive for the Category »kontzertuak «
Zizurko Txosna Batzordearen oharra:
Pasa den ostegunean Zizurko udaletxean eginiko udal batzarrean Zizurko jaiak eztabaidagai izan ziren eta egitarau ofizialaren zein txosnen baimenak onartu edo ezeztatzeko unea izan zen. Osteguneko udalbatzarra bi faktorek baldintztau zuten bereziki:
1. Betidanik udal batzarreko puntu bakarra ziren jaiak zeinean egitarau ofiziala eta txosnen baimenak barnebiltzen ziren. Hau da, egitaraua zein txosnak pakete bakarra osatzen zuten eta zinegotziek pakete osoaren alde/kontra bozkatzen zuten. Aurten ordea NaBai-k erabaki du pakete hori bitan banatzea, eta hala,jaietako egitarau ofiziala eta txosnen baimenak modu independientean bozkatu ziren. Txosna Batzordearen iritziz hau oso prezedente okerra da, lehengo jaien pakete osoa hautsi eta hemendik aurrera udaletxeak antolatutako jai ofizialak eta jai herrikoi eta parte hartzaileak bultzatzen dituen txosna gunearen baimenak bereizi direlako. Bi jai-ereduak eztabaidagai ezberdin gisa kokatuz hemendik aurrera posible da batak aurrera egitea eta besteak ez, jaien aniztasun eta aberastasuna arriskuan jarriz, eta noski, herritarron parte hartzea eta txosna batzordea bezalako erabaki guneak kolokan jarriz.
2. 2008ko jaiak arte alderdi politiko guztiek jaien pakete osoaren alde bozkatu du, egitarau ofizialak zein txona guneak aurrera eginez. 2008an aldiz UPNk aurka bozkatu zuen eta erabaki hori justifikatzeko egitarau ofizialetik prozesio bat kendu zutela eta hainbat txosna ez zituztela begi onez ikusten argudiatu zuen. Hala ere gainerako alderdien aldkeo bozkarekin egitarau zein txosna guneak aurrera egin zuten. Aurten ordea PSN jokoan sartu da. Pasaden ikasturtetik aurrera kultur eragileen proposamen guztien aurrean PSN abstenitu egin da eta txosnen aferan ere hala egin zuen kultur patronatuan. Patronatuan ordea kultur eragileen ordezkarien bozkei esker txosna guneka aurrera egin zuen. Baina udalbatzarrean kultur eragileen ordezkariek ez dute bozkarik eta UPNren aurkako botoekin batera PSNren abstentzioak txosna gunea beimenik gabe geratzea ekarriko zuen.
Laburrean bada ere PSNren abstentzio joera hau azaltzea merezi du. Pasaden ikasturtean Juventudes Socialistas-ek udaletxean kultur eragile talde bezala inskribatu nahi izan zen baina Nafarroako gobernuan eragile politiko bezal ainskribatuta dagoenez udaletxeak eskakizuna ezeztatu zion. Horren aurrean PSNk kultur eragile bezala inskribatu ahal izateko irizpideak errebisatzeko eskatu zuen eta ordutik aurrera kultur eragileen proposamen guztien aurrean abstenitzeari ekin zion. Txosna Batzordetik gogor kritikatu nahi dugu jarrera hau, izan ere Juventudes Socialistas inskribatu ezin izatea Zizurko gainerako kultur eragileoi ordainarazi nahi digulako. Hau al da Zizurko kulturari egin nahi dion mesedea?
Egoera honen larritasunaren aurrean pasaden asteko udal batzarra baino egun batzuk lehenago Zizurko kultur eragileen ordezkariek PSNrekin bildu ziren. PSNri azaldu zioten txosna guneak jaiei egiten dien ekarpen baikorra, jaiak anitzago eta aberatsagoak bihurtuz, eta gainer apasaden urtean kexarik egon ez zela gogoratu zioten. Horrekin batera azaldu zioten kultur patronatuak onartutako baimen batzuen aurrean ez zutela ulertzen PSNren abstentzioa, herritarren erabakigune baten erabaki onetsi beharko lukeela ohartaraziz. Beraz haren abstentzioak Txosna gunea arriskuan jartzen zuela azpimarratuta best eurteetan egin duen bezala Txosna gunearen alde bozkatzeko eskatu zioten kultura eragileen ordezkariek. Bilera bukatuta PSNk bere bozka birplanteatuko zuela adierazi zien.
Egoera honetan iritsi ginen osteguneko udalbatzarrera, beldur eta merfidantza dosi handien artean bizi izan genuena. Hala ere PSNk bere jarrera hausnartu eta txosnen ald ebozkatu zuen azkenean, eta ondorioz, aurten ere Zizurko Txosna gunea bere horretan mantenduko da, hamarnaka jarduera eskainiz eta ehunka zizurtarren bilgune izanez.
Hala ere Txosna Batzordetik ez dugu ahaztu nahi egoera honek datozen urteetan suposatzen duen arriskua, hemendik aurrera jaien egitarau ofiziala eta txosna gunearen baimena bereizita onartzeak arrisku handia suposatzen duelako, hare gehiago ikusita Iruñerrian jai herrikoiek bizi duten egoera latza. Adibideak sobera dira: Gora Iruñearen karpa, Barañaingo jaiak, sanferminetako zein auzoetako jaietako txosnak… Beraz aurrerantzean ere jai herrikoi eta parte hartzaileen alde lan egiteko asmo irmoa adierazi nahi dugu, eskubidea baitugu gure jaiak nolakoak diren erabakitzeko eta horrela izan delako azken hamarkada luzeetan. Eta udal oztopoen gainetik ere hala izaten jarraituko du.
JAIAK HERRITIK ETA HERRIARENTZAT!
7Katu, Bilboko Zazpi Kaleetako gaztetxeak egitarau oparoa prestatu du Aste Nagusiaz gozatu ahal izateko. Okupazio mugimenduak ere baduelako bere txokoa Bilbon!
A-15 Larunbata: Antifaxista eguna
14:00 Bazkari herrikoia 7katun + propaganda lasterketa
17:00 konpartsen bajada Begoñatik.
18:00 Txupina Arriagan
21:00 Kontzertuak: krimen y kastigo + Jan+ Ultima neurona.
A-16 Igandea: Euskararen eguna
18:00 koblakari ikuskizuna.
20:00 Bertso saioa+ auskararen aldeko zozketa.
A-17 Astelehena: Gazte asanbladaren eguna
13:00 Auzorako jai herrikoien aldeko txupina etxebarrietan+ kalejira musikatua.
15:00 Bazkari herrikoia gaztetxean.
18:00 Goitiberak: apuntatu gaztetxean!
21:00 kontzertuak: Many Lion+ Reguilon+ Norte apatxe.
A-18 Asteartea: Gazte eguna.
Egunean zehar… gazte mugimenduaren inguruko bideo eta pegata erakusketa gaztetxean.
A-19 Asteazkena: Bilboko okupazio mugimenduaren eguna.
12:00 Onda txapelketa Areatzan.
14:00 Bazkari herrikoia kaskagorrin
17:00 auzoen arteko olinpiadak.
19:00 kalea okupatu!klejira
22:00 kontzertuak: Early reflection + kontzertu sorpresak
A-20 Osteguna: Emakumeen eguna
18:00 kalea geurea da murala auzotik.
20:00 Merienda kantautoreekin: Petaluda en elm street + Mikaela piton
A-21 Ostirala: Preso eta iheslarien aldeko eguna
14:00 Bazkaria Areatzan.
18:00 Sabin Etxean mobilizazioa.
19:30 Gazte topaketen inguruko luntxa eta kalejira gaztetxetik.
A-22 Larunbata: AHTrik Ez! eguna
14:00 Bilboko konpartsa guztien bazkaria Areatzan+ herri kirolak
19:00 AHT gelditzera goaz prozesioa gaztetxetik.
21:00 kontzertuak: Naste borraste + Garagardo Gura
A-23 Igandea: kontrol sozialik ez! eguna
21:00 kontrol sozialaren kontrako kalejira.
23:00 Glotoiari sua!
Uda dantzarako sasoia da, ugariak dira Euskal Herrian zehar antolatzen diren musika jaialdiak. Bizkaiko kostaldeko herri txiki honetan ospatzen den Txapel Reggae ere berezia da.
Aurten, datorren uztailaren 18an burutuko den jaialdira gonbidatzeko, bideo eta kantu berezia paratu dute sarean antolatzaileek.
07,00 Dianak, Alegria de Iruña eta La Jarana Txarangak Alde Zaharretik
10,30 Txistularien ireera Alde Zaharretik
11,30 San Fermin Txaranga Arrosadiatik
Armonia Txaranga Txantreatik
12,00 Anaitasuna, Bullicio, Unica, Muthiko, Aldapa eta Bronce Txarangak Alde zaharretik
Donibane Txaranga Donibanetik
El Txarko txaranga Antsoainetik
13,00 Trikitixak San Fermin Peñan (Kalixto)
14,00 La Unicaren bazkaria Mañuetan
17,30 Peñen txarangak Alde Zaharretik
18,30 Yarlekurekin haur animazioa San Frantsizkon.
19,00 Nabarreriatik Elektrotxaranga
19,30 Oinezen Basaburuako Txaranga
20,00 Axel O´Mill Tango ikuskizuna Gora Iruñea!-n (Jarauta).
20,30 Peñen Txarangak Alde Zaharretik
21,00 Igo Bakarrizketa lehiaketa San Fermin Peñan (Kalixto)
23,00 The Kluba ta talde sorpresa Kontzertua Gora Iruñea!-n (Jarauta).
23,30 Trikitalde Arrano Elkartean
00,00 P.I.B. All Star kontzertua Karmeneko Herrikoan
Bronce Txaranga Alde Zaharretik
01,00 Luziano’s Show Arrano Elkartean
01,30 Dj. Piloto Karmeneko Herrikoan
12.000 lagun EHZ festibaleko lehen egunean, lehen gaua. Giro ona, talde ugari, animazioak, eta jendea hurbildu eta hurbildu. Heleta eta EHZ festibala inoiz ez bezala jendetsu. Giro lasaia Heletako plazan, akanpada lekuetan…
CheckRock Point filma euskarazko azpitutulekien; RAP doinuak dira palestinarren Al Jazeera. EHZ da gure bozgoragailua Heletatik: Herri bat zuzenean.
Manu Chaok hasieratik girotu du Heletako pentze jendetsua. Giroa gora doa, unez une, abestiz abesti…
Azken kantuak hurbildu, eta Fermin Muguruza ere eskenatoki handian. Dub Manifest eta Sarri Sarri. Zapi gorriak zerua du estaltzen.
Lehen gaua, giro ona, jaia, martxa, borroka. Ipar Euskal Herrian atxilotu dituzten gazteetarik batzuk hemen dira berriz ere, gure artean, lanean. Bitartean Eneko, Ibai eta Gilen Parisen dira, poliziaren eskuetan… jendeak pegatak soinean, haien askatasuna aldarrikatzen.

Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko aipatu dute Fermin Muguruza eta Safaa Arapiyat rap abeslari palestinarrak Heletan berean.





