Archive for the Category »Mobilizazioak «
Zizurko Txosna Batzordearen oharra:
Pasa den ostegunean Zizurko udaletxean eginiko udal batzarrean Zizurko jaiak eztabaidagai izan ziren eta egitarau ofizialaren zein txosnen baimenak onartu edo ezeztatzeko unea izan zen. Osteguneko udalbatzarra bi faktorek baldintztau zuten bereziki:
1. Betidanik udal batzarreko puntu bakarra ziren jaiak zeinean egitarau ofiziala eta txosnen baimenak barnebiltzen ziren. Hau da, egitaraua zein txosnak pakete bakarra osatzen zuten eta zinegotziek pakete osoaren alde/kontra bozkatzen zuten. Aurten ordea NaBai-k erabaki du pakete hori bitan banatzea, eta hala,jaietako egitarau ofiziala eta txosnen baimenak modu independientean bozkatu ziren. Txosna Batzordearen iritziz hau oso prezedente okerra da, lehengo jaien pakete osoa hautsi eta hemendik aurrera udaletxeak antolatutako jai ofizialak eta jai herrikoi eta parte hartzaileak bultzatzen dituen txosna gunearen baimenak bereizi direlako. Bi jai-ereduak eztabaidagai ezberdin gisa kokatuz hemendik aurrera posible da batak aurrera egitea eta besteak ez, jaien aniztasun eta aberastasuna arriskuan jarriz, eta noski, herritarron parte hartzea eta txosna batzordea bezalako erabaki guneak kolokan jarriz.
2. 2008ko jaiak arte alderdi politiko guztiek jaien pakete osoaren alde bozkatu du, egitarau ofizialak zein txona guneak aurrera eginez. 2008an aldiz UPNk aurka bozkatu zuen eta erabaki hori justifikatzeko egitarau ofizialetik prozesio bat kendu zutela eta hainbat txosna ez zituztela begi onez ikusten argudiatu zuen. Hala ere gainerako alderdien aldkeo bozkarekin egitarau zein txosna guneak aurrera egin zuten. Aurten ordea PSN jokoan sartu da. Pasaden ikasturtetik aurrera kultur eragileen proposamen guztien aurrean PSN abstenitu egin da eta txosnen aferan ere hala egin zuen kultur patronatuan. Patronatuan ordea kultur eragileen ordezkarien bozkei esker txosna guneka aurrera egin zuen. Baina udalbatzarrean kultur eragileen ordezkariek ez dute bozkarik eta UPNren aurkako botoekin batera PSNren abstentzioak txosna gunea beimenik gabe geratzea ekarriko zuen.
Laburrean bada ere PSNren abstentzio joera hau azaltzea merezi du. Pasaden ikasturtean Juventudes Socialistas-ek udaletxean kultur eragile talde bezala inskribatu nahi izan zen baina Nafarroako gobernuan eragile politiko bezal ainskribatuta dagoenez udaletxeak eskakizuna ezeztatu zion. Horren aurrean PSNk kultur eragile bezala inskribatu ahal izateko irizpideak errebisatzeko eskatu zuen eta ordutik aurrera kultur eragileen proposamen guztien aurrean abstenitzeari ekin zion. Txosna Batzordetik gogor kritikatu nahi dugu jarrera hau, izan ere Juventudes Socialistas inskribatu ezin izatea Zizurko gainerako kultur eragileoi ordainarazi nahi digulako. Hau al da Zizurko kulturari egin nahi dion mesedea?
Egoera honen larritasunaren aurrean pasaden asteko udal batzarra baino egun batzuk lehenago Zizurko kultur eragileen ordezkariek PSNrekin bildu ziren. PSNri azaldu zioten txosna guneak jaiei egiten dien ekarpen baikorra, jaiak anitzago eta aberatsagoak bihurtuz, eta gainer apasaden urtean kexarik egon ez zela gogoratu zioten. Horrekin batera azaldu zioten kultur patronatuak onartutako baimen batzuen aurrean ez zutela ulertzen PSNren abstentzioa, herritarren erabakigune baten erabaki onetsi beharko lukeela ohartaraziz. Beraz haren abstentzioak Txosna gunea arriskuan jartzen zuela azpimarratuta best eurteetan egin duen bezala Txosna gunearen alde bozkatzeko eskatu zioten kultura eragileen ordezkariek. Bilera bukatuta PSNk bere bozka birplanteatuko zuela adierazi zien.
Egoera honetan iritsi ginen osteguneko udalbatzarrera, beldur eta merfidantza dosi handien artean bizi izan genuena. Hala ere PSNk bere jarrera hausnartu eta txosnen ald ebozkatu zuen azkenean, eta ondorioz, aurten ere Zizurko Txosna gunea bere horretan mantenduko da, hamarnaka jarduera eskainiz eta ehunka zizurtarren bilgune izanez.
Hala ere Txosna Batzordetik ez dugu ahaztu nahi egoera honek datozen urteetan suposatzen duen arriskua, hemendik aurrera jaien egitarau ofiziala eta txosna gunearen baimena bereizita onartzeak arrisku handia suposatzen duelako, hare gehiago ikusita Iruñerrian jai herrikoiek bizi duten egoera latza. Adibideak sobera dira: Gora Iruñearen karpa, Barañaingo jaiak, sanferminetako zein auzoetako jaietako txosnak… Beraz aurrerantzean ere jai herrikoi eta parte hartzaileen alde lan egiteko asmo irmoa adierazi nahi dugu, eskubidea baitugu gure jaiak nolakoak diren erabakitzeko eta horrela izan delako azken hamarkada luzeetan. Eta udal oztopoen gainetik ere hala izaten jarraituko du.
JAIAK HERRITIK ETA HERRIARENTZAT!
Herri bakoitzak baditu bere berezitasunak, eta hala agertzen dira bestetan ere. Hala ere, nabarmentzekoa da hortan Etxarri Aranazko kasua; bertan, behin bestak amaituta, “Inutilan Egune” antolatzen dute gazteek, garai batean militarren ejertzitora joateko gai ez zirela eta soldaduxka egin gabe gelditzen zirenen omenez. Izan ere, horiek ziren soldaduxka egitetik libratzen ziren bakarrak, bertze lekuetara joaten zirenak -Ameriketara gehienetan- kontutan hartu gabe, eta etxarriarrek omenaldia zor zaiela erabakita, duela hogei bat urtetik hona antolatzen dute egun xelebre hau. Soldaduxka edo ez, Inutilan Egune indar armatuen gaineko parodia ederra bihurtzen da, eta atzokoan ere ikuskizun berezia sortu zuten Etxarri Aranazko karriketan. Zirrara sortzen zuen herria Guardia Zibilez edo militarrez jantzitako gazteek “okupaturik” ikusteak, ikur espainolak eta militarrak nagusi zirelarik. “Patrol” ibilgailu haundietan nahiz motoziklo ttikietan, harat honat ibili ziren, foruzainena egiten zuten gorriz jantzitako gazteekin elkarturik. Plastikozko eskopetak eta petardoak eskuetan, hiru puntatako Guardia Zibilen txapela buruan, iskanbila haundia sortu zen bazkalondoan egin zuten kalejiran. Foruzainen presentzia ere nabarmena zen: “UPNren txakurrak” zirela azaltzen zen Nafarroako Gobernuaren zeinuak zituzten Land Rover zaharrean eta Ford Fiesta zaharrean. Ongi landuta zeuden ibilgailuak, polizia indar horrek erabiltzen dituenak irudikatuz. Hori bai, egiazkoen aldean ezberdintasuna nabarmena zen: Besta giroan, “Jaiak” txarangarekin dantzan eta ibilgailuen atzealdeak edari freskagarriz beterik, parranda betean ibili ziren gazte etxarriarrak. Horien atzetik herriko haurrak nahiz zenbait heldu ere ibili ziren kalejiran, eta igarotzen ziren etxeetan ikusmira sortu zuten bizilagunen artean.

Herria lasai-lasai zegoen atzokoan, behin bestak amaitutzat emanda, baina gazteak iragaten ziren karriketan ez zen lasaitasunik. Ohi bezala goizean egin zen pregoi irakurketarekin hasi zen “Inutilan Eguna”. Gosaltzera bildu ziren ondotik, eta ibilgailuetan harat hona ikusi ahal ziren arren, eguerdira arte ez ziren herriko plazan bildu. Une hortan foruzain itxurako txorimaloekin “apaindu” ziren plazako zuhaitzak, zinez ikuskizun xelebrea sortuz. Plaza gisa hortan utzita bazkaltzera joan ziren gazteak, eta bazkalondoan txarangarekin atera ziren berriz ere plazara, oraindik dantzarako gogoak erakutsiz, gazteentzat bestak ez baitziren ostegunean amaitu. Kalejiran atera ziren ondotik, zalaparta haundian, eta bitartean kioskoan kontzertua prestatzen zeuden teknikariak ikusita, bestak gauean ere luzatzeko itxura zuen.
(nafarroan.com)
Lizarrako Garean euskal elkarteak bestetan egunero-egunero antolatu ditu saio ezberdinak Santiago Plazan. Arratsaldetan izan dira, bigantxek Alde Zaharra gurutzatu baino lehenxeago, eta gaurkoan, sokatira antolatuta zegoen. Hitzordua baino pixkat lehenago ekaitza hasi da eta izugarrizko euri erauntsia bota du Lizarran; Santiago Plaza gurutzatzear zen fanfarrea hasi eta berehala ixildu da, aterpea bila lasterka atera baitira musikariak eta plaza hortan dagoen Lizarra Ikastolako txosnan ere larri gorde dira euripetik bertan tragoa hartzen edo pintxoren bat jaten zeuden bestazaleak. Plazako eskina batean, arkupeetan, prestatu da gaurko “Jai Alai” saioa. Bozgorailuetatik trikiti doinuak ozen hasi dira entzuten, bertatik pasatzen zirenak dantzan jarri dituelarik, eta horrela iragarri da hastear zen saioa. Aurten “Jai Alai”rako espreski prestatu dute doinu bat, eta horrek iragarri ditu egunero saioaren hasierak eta amaierak. Iñigo Osinaga izan da konposatzailea eta ekoizlea, eta Aitor Irazustabarrenak egin du bertsoa, Amaia del Campok eman dio trikiti doinua eta Rodrigo aritu da txalapartari.
Saioa plazan egin ohi duten arren, soka arkupeetan luzatu dute gaur, eta antolatzaileek baieztatu duten moduan, “euria ez da eragozpena izan” antolatutakoa burutzeko. Haurrak eta helduak, elkarrekin aritu dira soka-tiran, eta ondotik lehia ezberdinduak egin dira; ttikienak saio batzuetan eta helduak bertzeetan. Bigantxak ikusteko jendea taulen atzean biltzen hasia zenean eman zaio amaiera soka-tira saioari, eta aurtengoz bukatutzat eman da Lizarrako bestetako “Jai Alaia”.
Aipatu bezala, egunero antolatu dituzte hainbat ikuskizun eta joko. Joan den ostegunean, uztailaren 30ean, hasi ziren, aldi hartan Foru Plazan egin zelarik “Jai Alai”. Asier Lafuentek eta Luisfer Etxeberriak osatutako “Kulki” taldeak Arrantzaleen Jolasak antolatu zituzten Lizarran, euren jarduera tradiziozko lanbideei lotutako jolasak plazaratzea baita. Larunbatean, “Lizarra Kantuz” burutu zen Alde Zaharreko karriketan barna, eguerdian. Arratsaldean berriz, Laia lasterketa ikusgarria egin zuten Santiago Plazan; baratzetako lurretan ez, baina plazako harrizko zoruan lehiatu behar izan zuten parte-hartzaileek! Igandean, dantzatzeko aukera eskaini zen “Jai Alaiekin”: Jauziak deituriko dantzak burutu ziren, nahi zuen guztiak parte-hartu ahal izan zuelarik. Astelehenean jokoari egin zitzaion lekua, “karba eta toka” jolasekin. Lehenengoan harri kozkorrekin eman behar zitzaion aitzinean jarritako burnizko zutabeari, eta bigarrenean berriz, burnizko xafla batekin. Atzo ere, asteartean, jokoan segitu zuen, hain ezaguna den “arraultze jokoarekin”, hain zuzen ere: Trebeenek xuxen-xuxen eraman zuten arraultzea hortzekin estututako koilaran.
Garean elkarteak bezala, Ikastolak ere ekarpen haundia egiten du bestetan ere euskaraz gozatu ahal izateko. Goizetan salda eskaintzeaz gainera, egunean zehar jan-edanak banatzen dira Santiago Plazako txosnan, eta mahaiak ere jartzen dira bertan otorduak egiteko. Gaurkoan ere, euri zaparradak dena hondatuko zuela ematen zuen arren, bueltaka-bueltaka ari ziren erretzen afaritarako oilaskoak, eta iluntzean mahaiak prestatzen ari ziren. Afalondoa animatzeko, gaurkoan Modesto “orkestra gizona” gonbidatua zuten Ikastolakoek.
Emakumeak ere, kalera bestaz gozatzera!
Ilunabarrean San Andres peñaren egoitzatik kalejira berezia atera da Lizarran: Nesken fanfarreak jarri du musika, eta haren atzetik adin ezberdinetako emakumeak abiatu dira Alde Zaharreko karriketara. “Berdintasunaren aldeko” kalejira izan, bestetan ere emakumeek berdintasunean gozatzeko eskubidea aldarrikatuz. Izan ere, etxeko-lanak, zaintzak eta aisialdia gizonek eta emakumeek modu berean elkarbanatzeko beharra mahai gaineratzen da herriko jaiak bezalako ospakizunetan, eta hori ikustarazi dute gaur Lizarrako emakumeek. Udaletxearen aitzinetik pasatuz Foruen Plazaraino joan da kalejira, eta handik Nabarreria aldera jo du, aldapan gora La Bota peñaren egoitzan amaitzeko. Lizarran ikusten ohituak gauden bi peñen fanfarreetatik ezberdin, neska gazteak eta emakumeak izan dira kalejira honen protagonistak.
Gazte bat atxilotua
Atzo, asteartea, gazteek euren eguna ospatu zuten Lizarran, baina arratsaldean besta zapuztua ikusi zuten, poliziaren interbentzioa eman zenean. Istiluak sortu zituzten poliziek, eta azkenean gazte bat atxilotuta eraman zuten. Gaur oraindik polizien esku segitzen zuen gazteak. Lizarrako karrikak atxiloketaren berri ematen zuten kartelez josiak zeuden, eta horietan “Alde Hemendik!” aldarrikatzen zen, polizia-indarrekiko gaitzespena agertuz.
Atzokoan gazte mugimenduaren 30. urteurrena ospatzen ari ziren gazteak. Batukada batek lagunduta kalejiran zebiltzala eten omen zuten poliziek besta-giroa. Pankarta bat zeraman gazte bat atxilotzen saiatu omen ziren, baina herritarrak tartean sartu zirenean alde egin ahal izan zuen honek. Aldiz, une batzuk beranduago bertze gazte bat eraman zuten poliziek, nahiz eta kalejiran parte-hartu zuen ere ez zegoen argi. Lizarran salatu zutenez, “norbait eraman beharrez” atxilotu zuten gazte hau.
Estos días se celebran las fiestas de Gares, pero los vecinos no olvidan el problema que supone la construcción de presas sobre su estimado río Arga, y ayer así lo hicieron ver con la kalejira ruidosa que recorrió las principales calles de la localidad en plenas fiestas.
Hacia las 21.00 vecinos y vecinas de Gares, jóvenes y mayores, se reunieron en la txosna de la Gazte Asanblada, situada a la entrada del pueblo, ataviados cada cual de forma más original y vistosa y con todo tipo de cacharrería para hacerla sonar por encima de cualquier melodía festiva. La marcha, encabezada por los lemas “No vendemos nuestro río, Gure ibaia ez dago salgai” y “Presarik ez, Arga Bizirik!, No a las presas”, partió por la carretera principal, ante la curiosidad y en algunos casos, simpatía, de los vecinos y las vecinas que asistían al espectáculo ruidoso desde los balcones. Botellas de vidrio, bombonas de oxígeno para los barriles de cerveza, cacerolas, ladrillos… todo servía al objetivo de hacerse oír en defensa del emblemático Arga, eso sí, todo ello a ritmo festivo, ya que el “estruendo” se convertía por momentos en una curiosa batucada que hacía bailar tanto a los participantes como a los espectadores.
Una vez dentro de las estrechas calles de Alde Zaharra la kalejira impresionaba por su bullicio, y actos como el karaoke que en ese momento tenía lugar en la plaza se vieron solapados por esta marcha festiva-reivindicativa.
Ya de regreso a la txosna se leyó un comunicado con el que se denunció “el silencio” de las autoridades como el Defensor del Pueblo, los de Madrid, los de Iruñea o la propia Confederación Hidrográfica del Ebro (CHE) que mantienen sobre la problemática de las presas, ya que no han respondido a la demanda de la ciudadanía que, conformada en la plataforma Arga Bizirik! ha denunciado su construcción por las graves afecciones que están acarreando. Y es que, tal y como se recordó ayer, este año, en la habitual Bajada del Arga que organiza la plataforma han podido comprobar que el caudal del río ha disminuído considerablemente, y también se ve contaminado.
Ayer aseguraron que desde Europa se están promoviendo medidas para la protección de los ríos, y que las autoridades locales intentan llevar a cabo este tipo de obras antes de que las directivas de Europa entren en vigor, allá por 2012. “Quieren convertir en una cloaca” el río Arga, según denunciaron. Por ello, animaron a los vecinas y a las vecinas “a que metan el mayor ruido posible para hacernos oír, hasta en Sarría”, lugar donde está teniendo lugar la construcción de una tercera presa, que ya se halla en una fase avanzada.
Fiestas populares
De la mano de la Gazte Asanblada de Gares este año el movimiento popular ha organizado un programa propio, ante la negativa del Ayuntamiento de permitir la participación de la ciudadanía en la organización de las fiestas de la localidad. Desde que las mismas empezaran el pasado viernes, todos los días han tenido lugar diversos actos organizados por los colectivos de Gares. La kalejira ruidosa de ayer se incluía en dicho programa, y hoy a las 20.00 tendrá lugar el espectáculo de la Comparsa San Fermín de Seres Mitológicos, acompañada de los gaiteros de Gares. Asimismo, para mañana a las 21.00 han preparado juegos y txistorrada, y se ofrecerá bebida a un sólo euro durante toda la noche.
Gora Iruñea! plataformako kide den Estebanek amaitzear diren sanferminen balorazioa aurreratu zuen atzo, eta “positibotzat” jo zuen “kaleak okupatu eta jai herrikoi eta euskaldunak” bultzatzeko lana. Kolektibo bakoitzak bere egitaraua antolatu du egun hauetarako, eta gisa hontan “sanferminen egungo eredu elitista eta erdaldunaren aurrean eredu propioa bultzatzea” txalotu zuen gazte honek.
Geroz eta gehiago dira sanferminetan karriketan egiten diren otorduak: Txupinazo eguneko gosariez gainera, ia egunero peñek eta bertze elkarteek bazkariak egin dituzte, eta nabarmentzekoak dira Gora Iruñea!-ren egunean Jarautan egindako bazkaria, Aldapa kalean ostiralean burututako emakumeen bazkaria, larunbatean gazteek San Jose plazan egindakoa edota atzo San Lorentzon euskararen alde egindakoa. Horrekin batean, arratsaldeetan zezenketak direla eta sortzen diren “ordu hilak” pizteko asmoz, egunero antolatu dira dantzaldiak Gora Iruñea!-ren egoitzan eta gisa berean saiatu dira 3indarrok Gazte Peñakoak karrikak alaitzen Elektrotxarangarekin edota Argaren jaitsierarekin, bertze batzuen artean. Gaueko giroari dagokionean, Udalak eskaintzen duen musika-egitarau eskasari aurre egin zaio Karmen kalean egunero eskaini diren kontzertuekin, bertze hainbat egoitzetan egin den moduan. Iruñerriko musika taldeek euren kabuz eman dituzten saioak ere nabarmentzekoak dira, kalean bat bateko kontzertuak sortuz.
Zezenekin egindako ikuskizunen gainean eta kanporako publizitatean oinarrituriko sanferminen aitzinean indarra hartzen ari dira iruindarrak sortzen ari diren bertzelako bestak. Egun hauetan behin baino gehiagotan aditu ahal izan dugu urte guttiren buruan desagertu ere eginen dela hain aldaezina ematen duen zezenetan oinarrituriko besten eredua. Arratsaldeetako zezenketekin gertatzen den bezala, entzierroak ere badu alternatiba: Azken urteetan ohitura bihurtu den moduan bihar eginen den “uztailaren 15eko entzierroa” da horren erakusgarri.
Hamaika dira urte osoan euskararen alde Iruñean egiten diren ekimenak, eta sanferminetan ere bere lekua izan du euskaldunon hizkuntzak. Iruñean aldarrikapenarekin lotuta egon ohi da euskara zaletasuna, agintarien aldetik jasaten duen tratu eskasari eta batzuetan mespretxuzkoari aurre egiteko beharrez. Udalak bestetarako prestatutako egitarauan toki ttikia du euskarak, “Euskal Txokoa” deiturikora mugatzen delarik (aurten gainera, sanferminetarako aurrekontuen murrizketen artean atal hau izan da gehien sufritu duenetakoa), baina alderantziz gertatzen da herri mugimenduari dagokionean. Gora Iruñea! plataformak biltzen ditu mugimendu horren ordezkariak diren eragileak, eta iaz egin bezala, aurten ere Euskararen Eguna antolatu dute hiriko besta nagusirako. Atzo burutu zen, egun osoko egitarauarekin. Nestor Esteban, urte osoan euskalgintzan diharduen Gora Iruñea!ko kideak azaldu zuenez, “uztailaren 9rako Gora Iruñea!ren eta uztailaren 11ko Gazte Egunarekin batean, gaurkoa da herri mugimenduak antolatutako egunik garrantzitsuenetakoa”. Eguerdian Nabarreriatik abiatu zen kalejirarekin hasi zen eguna, eta “Iruñean ere euskara ofiziala” aldarrikapenak Alde Zaharreko karrikak zeharkatu zituen. Fanfarreak lagunduta besta giroa sortu zuen kalejira izan bazen ere, aldarrikapenak interesa piztu zuen ordu hortan karriketan zebilen jendearengan. Estebanek nabarmendu zuen moduan, “jaia eta aldarrikapena” uztarturik atera ziren kalera.
Euskararen aldeko ekimen honen beharrari buruz, sanferminetan ere euskarari zor zaion lehentasuna eman nahi zaiola jakinarazi zuen, “Udalak honekiko duen jarrera ikusita”. Gisa hontan “Udalaren egitarauari aurre egin eta euskararen kontra darabilen politika salatu” nahi izan zela ohartarazi zuen, eta bestak hasi baino lehen egin zen bezala, “sanferminetan ere euskaraz gozatzeko deialdia” egin zuen. “Sanfermin euskaldunen alde” herri mugimendutik egiten ari den lana azpimarratu zuen: Duela urte batzuk peñek euren kantuak euskaratu zituzten, eta aurten lehen aldiz entzierroaren hasieran santuari eskaintzen zaion kanta euskaraz aditu ahal izan da. Beraz, “aurrerapausuak badirela” ospatu zuen Estebanek.
Nabarreriatik atera eta Merkaderesen barna Estafetan sartu zen kalejira. Ordu hortan jende ugari zebilen “vermut”-ean, eta iada azken aitzineko eguna izan arren, nekerik ez eta dantzan jarri zituen kalejirako fanfarreak hainbat lagun. Euskal kantuak eskainiz, hain ohikoa ez den giroa zabaldu zuen kalejirak Iruñeko Alde Zaharrean. Gaztelu Plaza eta San Nikolas kaleak zeharkatu ondotik Eslavan barna San Frantzisko plazara iritsi zen kalejira, musika ixiltzen zen unetan euskararen aldeko aldarrikapenak aditu arazten zirelarik. Kale Nagusitik iraganda, Udaletxe Plazan amaitu zen ibilaldia, txistu eta protesta hotsean, Udalari herritarren gaitzespena erakutsiz. Kalejiraren ondotik, San Lorenzo kalean herri-bazkaria egin zen, bertan larogei bat lagun bildu zirelarik. Bazkari ederra prestatu zuten euskararen aldeko ekimeneko sukaldariek, eta gisa hontako hitzorduek agintzen duten moduan, euskal kantak abestuz segitu zuen bazkalondoak, tartean txarangaren bat ere pasatu zelarik, Alde Zaharreko karriketan ohi den moduan.
Arratsaldean aukera ezberdinak zeuden bestaz euskaraz gozatzeko: Gora Iruñea!-ren egoitzan, Jarauta kalean, dantzaldia eskaini zen. 19.30etarako bertso-poteoa antolatuta zegoen, eta ordubete beranduago DJ Bull-en saioa aurreikusita zegoen Deportibo tabernan. Aunitz izan dira egun hauetan Iruñean ireki diren “euskal txokoak” -Udalak bat bakarra eta besta-gunetik aparte samar antolatu badu ere-, eta beraz, sanfermin euskaldunak zabaltzen ari direla baiezta daiteke. Zorionak behin berriz ere herri mugimenduari!




(
