Tag-Archive for » Jaiak «
http://utzigernikabakean.wordpress.com/
Urtero bezala, San Roke egunean, presoen eskubideen aldeko kalejira iragarrita zegoen, baina, Audientzia Nazionalaren debekua jaso eta gero, bertan behera geratu zen deialdia.
Haren ordez, triki poteo bat egiteko ideia sortu zen, herriko tabernetan elkartasuna eta alaitasuna elkartzeko asmoz. Eta, hogeitabost bat tabernekin ere adostu zen ekimena.
Jendea, triki poteorako elkartu bezain pronto eta inongo abisurik eman edo zer zen galdetu gabe, ertzainek Picasso kalean zeuden guztien kontra kargatu zuten.

Utzi Gernika bakean!
Hau guztiagatik, Ertzaintzaren jarrera salatzen dugu: jaietako edozein egunetan bezala, jendez gainezka zegoen kalean, hamaikatxo zauritu eragin zuten. Gizon bat Arrieneko eskaileretatik behera bota izana edo 14 urteko gazte bati emandako jipoia adibide gisa har ditzakegu. Gainera, lau pertsona biolentziaz atxilotu zituzten, terrorismo delitua egotzita, honek suposatzen duen guztiarekin.
Argi utzi nahi dugu, debekatutako kalejira ez zela egin, ezta saiatu ere, hainbat komunikabidek adierazi izan dutenaren kontra.
Lotsa eta amorrua sentitzen dugu; lotsa, Gernikan ordu betez bizi behar izan genuen ikuskizunarengatik; eta amorrua, egin dutena egiteko inpunidade osoz jokatzen dutelako .
Urrun dauden senide eta lagunak, modu sinbolikoan bada ere, herriko jaietan gurekin egon daitezen egindako triki poteoa elkartasun adierazpen bat da. Ez da delitua.
Elkartasuna ezin da delitua izan. Adierazpen askatasuna ezin dute agintariek, poliziaren bidez mugatu edota ukatu.
Utzi herria bakean, San Roke egunekoa ezin daiteke errepikatu.
Gertaeren argazki, bideo edo testimonioak badauzkazu, bidali hona: sanroke2009@gmail.com
Branka.biz eta Kaosenlared.net
La estrategia de tensión y los intentos de boikot de PSOE y PP han causado el efecto contrario.
Miles de personas han participado esta tarde en el txupin que ha dado comienzo a la Aste Nagusia. El linchamiento de los citados partidos, así como las amenazas de muerte recibidas por la txupinera de parte del entorno de las mencionadas formaciones, han empujado a la ciudadanía a arropar de forma masiva a Sonia Polo y al pregonero así como a defender el modelo festivo popular y participativo en peligro tras los continuos ataques de PSOE y PP.

Gora Mari Jaia!
La plaza del Arriaga se ha quedado pequeña en un txupin en los gritos “txupinera aurrera” han sido una constante. No faltaba nadie, salvo los revienta fiestas del PSOE y PP. PSOE y PP se han quedado solos en su intento de boikotear y condicionar la Aste Nagusia. Las muestras de solidaridad para con Sonia Polo, amenazada de muerte por “desconocidos” , han sido una constante. El pregón ha sido leido por Joseba Solozabal.
Donostiako jai herrikoi eta parte hartzaileak helburu zazpigarren urte da piratek abordaia antolatu dutena eta ehunka gaztek eta ez hain gaztek parte hartu dute aurtengoan, “inoiz baino jend egehiago” antolatzaileen arabera. Jai herrikoien aldeko pregoiarekin batera hasi zen abordaia eta hainbat orduz luzatu ostean Txortains taldearekin jarraipena eman zioten Alde Zaharrean.

“Gazte zein heldu, elkarrekin abant!” lelopean, ehunka izan ziren atzo Donostiako uretara bota ziren piratak. Egun guztia baltsak prestatzen igaro zuten pirata askok, baina 17:00etan, ospakizuna lehertu egin zen. Aratz Trecet festetako arduradunak jai herrikoi eta parte-hartzaileen aldeko pregoia irakurri eta txupina jaurti zuen. Abordatzera!
Txupinak Donostiako zeruan eztanda egin zuenerako, pirata guztiak beren baltsetan zeuden, ez zegoen gehiago itxaron beharrik, abordatzeari ekiteko garaia zen, arraunei eragin eta txalupa portutik ateratzeko ordua iritsi zen. Donostiako kaia jendez gainezka zegoen; Kontxako pasealekuan ere ez zegoen itsasora begiratzeko zirrikiturik. Baina txupinarekin batera iritsi ziren pirata askorentzat arazoak. Petardoak lehertu eta berehala ondoratu ziren lehenengo txalupak, portutik ateratzeko aukerarik gabe, asko ziren puzgarriei helduta ur gainean mantentzen saiatzen zirenak ere, bakar batzuk ere baziren beren txalupa galdu zutenak. Baina txaluparik gabe geldituz gero, gauza bakarra egin daiteke: ondokoa abordatu. Horrela, Kontxako badia zeharkatzeari ekin zioten ehunka gaztek.
Egun luzea izan zuten piratek. Lehenengo piratak 08:00etan iritsi ziren kaiara, eta mailu kolpeen artean, beren baltsak prestatzeari ekin zioten. Aurten inoiz baino jende geihagok hartu du parte, 300 baltsatik gora eman zuten izena, eta, horregatik, prestaketak txandaka egin behar izan zituzten.
Goizeko lanak bukatuta, Pasealeku Berrian antolaturiko herri bazkarian berritu zituzten indarrak. Horregatik, arroza eta sagardoa izan zen menuaren oinarria. Han mila lagunetik gora elkartu ziren, arratsaldeko abordatzearen esperoan. Arratsalderako piratek zuten beldur nagusia eguraldia zen. Goizean euria egin zuen Donostian, baina lainoek mehatsu egin arren, ateri eutsi zion. Ekimenarekin leial, pregoia irakurri eta txupinarekin bat itsasoratu ziren piratak.
Musikak alaitutako bide luzea
Kontxarako bidea luze eta neketsua izaten da, eta antolakuntzak badaki hori. Horregatik, aurten ere The Txortains taldearen laguntza izan zuten piratek, kaia eta Kontxa lotzen duen bide luzea egiteko. Musika talde donostiarrak urtero egiten duen moduan, beren musika tresnak hartu, txalupa batera igo eta horren gainean kantan eta dantzan girotu zuen bidea. Atera eta ordubete geroago iritsi ziren Kontxara lehenengo txalupak, uretatik atera, baltsak lepoan hartu eta aldapan gora igo zituzten, gero zakarretara botatzeko.
Baina abordatzea ez zen hor bukatu. Kontxara iristean, The Txortains taldea ere txalupatik jaitsi eta Parte Zaharrera kalejiran eraman zituzten piratak.
Aurten inoiz baino arrakastatsuagoa izan zen abordatzea. Urtez urte hazten ari da jaia, eta hurrengo urtean jende gehiagok parte hartzeaa espero dute antolatzaileek. Zazpi urte atzera, abordatzea lehenengo aldiz egin zutenean, zaila zen sinestea urte gutxiren buruan 300 baltsatik gora hartuko zutela parte. Aurtengo abordatzea bukatu da, baina jada pirata asko daude hurrengo urtean Donostia abordatzeko prest.
Herri bakoitzak baditu bere berezitasunak, eta hala agertzen dira bestetan ere. Hala ere, nabarmentzekoa da hortan Etxarri Aranazko kasua; bertan, behin bestak amaituta, “Inutilan Egune” antolatzen dute gazteek, garai batean militarren ejertzitora joateko gai ez zirela eta soldaduxka egin gabe gelditzen zirenen omenez. Izan ere, horiek ziren soldaduxka egitetik libratzen ziren bakarrak, bertze lekuetara joaten zirenak -Ameriketara gehienetan- kontutan hartu gabe, eta etxarriarrek omenaldia zor zaiela erabakita, duela hogei bat urtetik hona antolatzen dute egun xelebre hau. Soldaduxka edo ez, Inutilan Egune indar armatuen gaineko parodia ederra bihurtzen da, eta atzokoan ere ikuskizun berezia sortu zuten Etxarri Aranazko karriketan. Zirrara sortzen zuen herria Guardia Zibilez edo militarrez jantzitako gazteek “okupaturik” ikusteak, ikur espainolak eta militarrak nagusi zirelarik. “Patrol” ibilgailu haundietan nahiz motoziklo ttikietan, harat honat ibili ziren, foruzainena egiten zuten gorriz jantzitako gazteekin elkarturik. Plastikozko eskopetak eta petardoak eskuetan, hiru puntatako Guardia Zibilen txapela buruan, iskanbila haundia sortu zen bazkalondoan egin zuten kalejiran. Foruzainen presentzia ere nabarmena zen: “UPNren txakurrak” zirela azaltzen zen Nafarroako Gobernuaren zeinuak zituzten Land Rover zaharrean eta Ford Fiesta zaharrean. Ongi landuta zeuden ibilgailuak, polizia indar horrek erabiltzen dituenak irudikatuz. Hori bai, egiazkoen aldean ezberdintasuna nabarmena zen: Besta giroan, “Jaiak” txarangarekin dantzan eta ibilgailuen atzealdeak edari freskagarriz beterik, parranda betean ibili ziren gazte etxarriarrak. Horien atzetik herriko haurrak nahiz zenbait heldu ere ibili ziren kalejiran, eta igarotzen ziren etxeetan ikusmira sortu zuten bizilagunen artean.

Herria lasai-lasai zegoen atzokoan, behin bestak amaitutzat emanda, baina gazteak iragaten ziren karriketan ez zen lasaitasunik. Ohi bezala goizean egin zen pregoi irakurketarekin hasi zen “Inutilan Eguna”. Gosaltzera bildu ziren ondotik, eta ibilgailuetan harat hona ikusi ahal ziren arren, eguerdira arte ez ziren herriko plazan bildu. Une hortan foruzain itxurako txorimaloekin “apaindu” ziren plazako zuhaitzak, zinez ikuskizun xelebrea sortuz. Plaza gisa hortan utzita bazkaltzera joan ziren gazteak, eta bazkalondoan txarangarekin atera ziren berriz ere plazara, oraindik dantzarako gogoak erakutsiz, gazteentzat bestak ez baitziren ostegunean amaitu. Kalejiran atera ziren ondotik, zalaparta haundian, eta bitartean kioskoan kontzertua prestatzen zeuden teknikariak ikusita, bestak gauean ere luzatzeko itxura zuen.

Iturria: ukberri.net
Algortako San Inazioetan, Itzubaltzeta / Romoko jaietan eta Algortako Portu zaharreko festetan txosnak jartzeko Getxoko Udalak ematen dituen baimenen kopurua ia erdira jaitsi du aurten. Izan ere, iaz 22 baimen eman zituen, eta aurten 14, 8 gutxiago. Orain ospatzen ari diren Algortako San Inazioetan, 9 baimen beharrean, bost baino ez ditu eman Udalak, Ungari Mendi Taldea eta Beti Kalean gazte elkartearen eskaerak iaz ordutegiak bete ez zituztelakoan baztertuta. Era berean, Getxo Saskibaloia eta Igeriketa Taldea banaketaren kanpo utzi ditu Udalak, eskaera beranduegi aurkeztu zutelakoan. Bestalde, Bizkerrek uko egin dio alkoholik gabeko txosnari ohiko Tangora etxetik Telletxera eraman behar zuela. Itzubaltzeta / Romon ere, Herri Norte Taldea eta Itzubaltzeta gaztetxeari uko egin diete txosna, Udal Elkarteen Erregistroan izen-emanda ez egoteagatik. Gauza bera gertatu zaie Erromoko Hintxak, Branka, Bereterretx eta Euskalkiz Euskalki taldeei, kasu honetan ordutegien aitzakiaren pean. Areetako Raspas arraun taldeak, berriz, uko egin dio txosnari. Azkenik, Portu Zaharrean, Koska irratia, Bilgune Feminista eta gazte elkarteak txosna barik utzi dituzte, ordutegiengatik. Argazkian, gazte koadrila bat Paella Egunean, Algortan txosnekin gertatutakoa salatzen.

Iturria: ukberri.net
Algortako San Inazioetako Jai Batzordeak prest dauka jada aurtengo ospakizunetako egitaraua. Uztailaren 29an, asteazkenarekin, hasi eta abuztuaren 1ean, larunbatarekin, bukatuko dira Getxo udalerriko urteko lehenengo ospakizun garrantzitsuak; gainontzeko jaien handitasuna gutxietsi barik, noski. Subeitzak taldeak, iazko koadrila lehiaketaren irabazleak, edukiko du aurten pregoia irakurtzeko ardura. Txupina, berriz, Agurra Dantza Taldeak piztuko du. Aipatu elkarteak San Inazioen prestaketan egiten duen lan bikaina kontuan izateaz gain, euskal kultura sustatzeko urtean zehar egiten duen esfortzua aitortu nahi izan du horrela jai batzordeak. Ordutik aurrera, koadrilen jaitsierak zabalduko du festa giroa Algortako kaleetan zehar. Lau egunetan zehar ia 80 ekitaldiz gozatzeko aukera edukiko dute handiek zein txikiek, gau eta egun. Argortarrek gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dituzte Nekane Akarregi Amutxastegik (Ondarroa) egindako kartela -“Sardinak be suekaz gozetan” dauka izenburua lehiaketa irabazi duen lanak- irudi nagusi daukaten jaien liburuxka eta eskuko programa, euren iragarkia jarri duten saltoki eta tabernetan. Hori dela eta, jai batzordeak eskerrak luzatu dizkie aurtengo festan diruz lagundu dituzten merkatari eta ostalari guztiei, krisi egoeran gaudela. Argazkian, hainbat neska mutil umeen jaitsieran / Algortako San Inazioak.
Aurten ere jaien eredu herrikoi, parte hartzaile, euskaldun eta parekideari eutsi dio Algortako hainbat eragile, elkarte eta norbanakok osatzen duten batzordeak. Sardina janak, euskal dantzak, bertsolariak, buruhandi eta erraldoiak, trikitia, herri kirolak eta euskal kulturaren beste hainbat adierazle, ume eta gazteentzako dozena luze bat ekitaldirekin tartekatuko dira. Bitartean, ez da kirol ekitaldirik faltako: Iñaki Deunaren 64. txirrindularitza zirkuitu profesionala / Rikardo Otxoari 9. omenaldia (uztailak 31), Eneko Caballero XI. futbito txapelketa edota Joseba Aranguren “Morotxo” ezagunak (Kantxa Kirol Moda) antolatu ohi duen herri krosa (uztailak 31). Betiko legez, saharar eta palestinar herriei adieraziko zaie elkartasuna; aurten San Inazio egunean bertan eta Bihotz Alai plazan, Telletxen izan beharrean. Su artifizialei dagokienez, hilaren 30ean eta 31n izango dira, Astondoa (Areatza, Euskal Herria) eta Parente Fireworks (Italia) piroteknia enpresen eskutik, hurrenez hurren.
Jaitsiera tradizionala
Dagoeneko bi urte dira jai batzordeak antzina egiten zen jaitsiera berreskuratu zuenetik. Lehenengoan Ereagan barrakarik ez zegoen arren, herritarrek beroki hartu zuten Basagoiti Etorbide hasiera eta hondartza arteko kalejira. Iaz are sutsuagoa izan zen algortarren erantzuna; urte luzeen ondoren, barrakak bueltan zirela pozik hartzearekin batera. Gauzak horrela, aurten ere jaitsiera tradizionalean parte hartzera deitu ditu handi zein txikiak jai batzordeak, hori bai herriko jantzia jarrita. Usadioak agintzen duen bezala San Inazio bezperan, uztailak 30, izango da hori. Turutarra, Areatxu eta Txopolis fanfarreek lagunduta, Basagoiti Etorbidea saltoka eta kantuka ibili ostean, Ereagara heltzean, sardina jana, larraindantza eta Olgetan taldearen dantzaldia izango dira. Egun horretako suzko zezena ere hareatzatik gertu izango da, Isidro Martiarena “Purru” zenaren omenez. Gero, su artifizialak ikusita, Algortako herrigunera bueltatuta jarraituko du jaiak.
Txipiroi txapelketa
Ostiralak hartuko du aurtengo San Inazio jaien egun handia. Ekitaldiz beteriko jardunaldia izango da. Hori gutxi balitz, aitite-amoma algortarrei egingo zaie gorazarre. Aurten, Zabala eskoletan izango dute, 17:30etik aurrera, luncha eta Trio Menta taldeak alaitutako dantzaldia. Biharamunean, larunbatarekin, XI. Txipiroi Txapelketaren gune nagusi bilakatuko da Bihotz Alai plaza. Horretan parte hartzeko aurretik, ostiralean, hilak 31, eman beharko da izena, 17:00etatik 19:00etara, Ajuria tabernan. Parte-hartzaile kopurua 50 taldeetara mugatu du jai batzordeak, baita horiek jasoko dituzten aulki eta mahai kopurua. 4 aulki eta mahai bakarra egongo da talde bakoitzeko.
Gauean musika nagusi
Aurtengo maketa lehiaketara aurkeztutako hamar taldeetatik Etsi Gabe suertatu zen garaile ekainaren 6an Getxoko Txorimalo gaztetxean egindako finalean. Horiek hilaren 31n joko dute Itziarren Semeak eta Piperrak taldeen aurretik, Algortako San Inazio jaietako agertoki nagusian. Bigarren, Hemen taldea suertatu zen, San Inazio bezperan Esne Beltza taldearekin jotzeko aukera eskuratuz. Lehenengo egunean, berriz, Naphalm arituko da, maketa lehiaketan hirugarren, Afonia eta Orreaga 778 taldeen aurretik. Hala ere, ezin ahaztu festetako azken eguneko ohiko hitzordua. Larunbatean, Erdizka Lauetan taldeak eskainiko du dantza gidatu saioa. Ondoren, Mikel-Hatsek girotuko du dantzaldia, koadrilen lehiaketaren sari banaketaren aurretik eta ondoren.
Tamainaz txikiagoa bada ere, Kasino plazako agertokiak ez du aurten bere xarma galduko. Uztailaren 29an, asteazkenarekin, Moby Dick bakarlariak emango du kontzertua. Ondoren, “Te quiero como Amigo” DJak jarriko du musika. Bi egun beranduago Chalwa Band reggae talde gorliztarrak alaituko du gaua.
Datorren ostiralean hasten dira Bakaikuko festak. Urtero bezala herri mugimenduak hainbat ekimen antolatu ditu bertan:

Bakikuko Festetako herri kartela
EGITARAUA
UZTAILAK 24, OSTIRALA – Amnistiaren aldeko eguna
20:00etan Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko BRINDISA plazan.
22:00etan Amnistiaren aldeko AFARIA plazan.
04:00etan HERRI OLINPIADAK plazan.
UZTAILAK 25, LARUNBATA – Gazte eguna
18:00etan OKAren JOKOA eskolen aurreko parkean. Egin zure taldea eta parte hartu! Apuntatu ohiko lekuetan.
19:30ean AHT(Abiadura Handiko Trena)aren aurkako KALEJIRA.
22:00etan Gazte AFARIA plazan.
01:00etan MANIFESTAZIOA: Independentziaren bidean. Aldaketa politiko eta soziala. Udaletxe demokratikoa orain! Plazatik
UZTAILAK 26, IGANDEA
14:30etan Gazte BAZKARIA Aiztin.
18:30etan KALEJIRA herritik ”Orkresta” elektrotunarekin.
UZTAILAK 27, ASTELEHENA – Mozorro eguna
Arratsaldean MOZORRO EGUNA. Denok mozorrotzera!
20:00etan KONTZENTRAZIOA: Non dago Jon? Espainiar eta Frantziar estatuak terroristak! Plazan.
Bazkariko eta afarietako txartelak salgai daude oraindik. Animatu!
Antolatzaileak: Bakaikuko Gazte Asanblada, Amnistiaren Aldeko Mugimendua eta Ezker Abertzalea.

Iturria: ukberri.net
Presoen aldeko eta bestelako mezuak zituzten pankartak eta pintaketak kendu dituzte egunotan jaietan dagoen Sopelako Larrabasterra auzotik. Ezabaketak Sopelako Udalak kontratatzen duen Cespa enpresak egin ditu, beti ere Ertzaintzak eskolta emanda. Hainbat lekukok UKBERRI.NETi adierazi diotenez, asteazken goizean ertzain batzuk sartu ziren Larrabasterrako txosnagunera eta inguruak eta zabalik zeuden txosnak zelatatzen ibili ziren. Ostiral goizaldeko 00:30ak aldera, berriz, Carlos Garrido preso ohia kaleratu zeneko bi pintaketa ezabatu zituzten ondoko errepidetik. “Euskal presoak etxera” eta “Ongi etorri Carlos” zioten aipatu mezuek. Lekukoek adierazi dutenez, errepidean trafiko arina zebilen arren langileak eta ertzainak segurtasun jantzirik eta argirik gabe zeuden. Bestalde, txosnagunean bertan, ostiral goizean kendu zituzten hainbat pankarta, tartean euskal presoen, gazte mugimenduaren eta “atzoko eta gaurko gudarien” aldekoak. Era berean, “espekulazioa” erabiltzeagatik “EAJ, Eskerrik asco” ironikoki “zoriontzen” zuen pankarta ere eraman zuten Cespako langileek eta ertzainek. Argazkian, Cespa garbiketa enpresako langile bat 2008ko martxoaren 9an, Espainiako hauteskundeak bururatzen ziren egunean, boikotera deitzen duen pegatina bat kentzen Itzubaltzeta / Romon.


